SAKANA, S. COOP. laguntza jaso du industria-sektoreko ETE eta enpresa handientzako energia-aurrezpen eta -eraginkortasun laguntzen lerroari atxikitako proiektu baterako, IDAEk eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua, urtze-instalazioaren eraginkortasuna maximizatzeko sistema bat instalatzeko, 20.302,50 euroko zenbatekoan.
Xedea
1975etik, SAKANA Group perstonetan zentratzen da, haien trebakuntza eta enpresa proiektuarekin bat datozen balio kooperatiboak sustatuz.
Bezeroaren gogobetetzea galdatutako, mekanizatutako eta margotutako piezen hornikuntzaren bikaintasunarekin, sektore guztietarako zerbitzu integrala.
Eskualdean aberastasuna eta aurrerapena sortzea, inguruaren eta pertsonen garapen jasangarria bermatuz.
Bikaintasunari eustea, segurtasunean, jasangarritasunean eta kalitatean oinarrituta.
Ikusmena
Gure etorkizuneko estrategia, pertsonak erdigune direla, hau da:
Prozesuetan, garapenetan eta kostuen optimizazioan balio erantsia duten irtenbideak eskaintzea.
Europako offshore sektore eolikoan lidergoari eustea.
Galdaketaren negozioan aukera berriak aztertzea.
Barneko eta kanpoko alderdi interesdunekiko komunikazioa hobetzea.
Lan-segurtasunean eta langileen ongizatean inbertitzea.
Berdintasunaren eta garapen integralaren bidez eredu inklusiboa sustatzea.
Komunitateari eta inguruneari laguntzea gizarte eta ingurumen politiken bidez.
Erantzukizun Sozial Korporatiboko (ESK) politika garatzea.
Balioak
Kooperatibismoa
Talde-lanak eta parte-hartzeak garapen pertsonala eta enpresaren lehiakortasuna bultzatzen dute.
Bezeroaren ikuspegia
Produktu eta zerbitzuen kalitatea lortzen dugu bikaintasuna eta bezeroaren gogobetetzea etengabe bilatzeari esker.
Iraunkortasuna
Gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzen duten enpresa-praktikak sustatzen ditugu.
Erresilientzia
Aldaketetara mentalitate irekiarekin, etengabe hobetzeko jarrerarekin eta aldaketaren kudeaketa zorrotzarekin egokitzen gara.
Gardentasuna
Elkarrekiko gardentasuna funtsezkoa da enpresa-eragile guztiekin lankidetzan aritzeko eta harremanen jasangarritasuna ziurtatzeko.