Skip to main content

Jarduera segurua guretzat eta ingurunea errespetatzen duena

Prebentzioa

Segurtasuna eta Osasuna guztion kontua da

Prebentzioa eta laneko segurtasuna dira gure lehentasun nagusiak. Talde osoaren segurtasuna eta ongizatea zaintzen duen konpromisoa sustatzen dugu, arriskuak murrizteko aktiboki lan egiten dugu, etengabeko prestakuntza eskainiz, istripuak saihesteko arauak betetzen direla egiaztatuz eta lan-ingurune segurua bermatuz. Beraz, 2025 geroztik, ISO 45001 daukagu.

ISO 45001 ziurtagiria
Ingurunearen babesa

Ingurumen-jasangarritasunarekiko konpromisoa

Gure enpresa-jarduera ingurumena ahalik eta gehien babestearekin bateragarri egitearen alde egiten dugu, ekoizpen-prozesu guztiak etengabe gainbegiratuz. ISO 14001 ziurtagiria dugu 2006az geroztik, eta egunero egiten dugu lan enpresa jasangarria eta sektorean erreferentea izateko.

2022az geroztik, gure karbono-aztarna kalkulatzen eta egiaztatzen dugu 1. eta 2. irismenetan, eta horrek aitzindari bihurtzen gaitu galdaketaren sektorean. 2024tik, 3. irismenerako karbono-aztarna ere kalkulatzen dugu.

ISO 14001 ziurtagiria

Errebalorizazio-proiektu

Sortutako hondakinen % 100 berreskuratzeko eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin, 2021az geroztik hainbat proiektu gauzatzen ari gara, hala nola palet erabilien itzulera edo granaila-hautsaren eta harea-xeheen errebalorizazioa.

 

97

ekoizpen-prozesuko harea berreskuratuak.

99

hondakin arriskutsu balorizatuak